Berriak Ingurumenaren alde egin eta ekintza onartezinak salatzeko

Ingurumenaren alde egin eta ekintza onartezinak salatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ibaiaurkezpen.png Larunbatean (hillak 20) ibaia garbituko dute azkoitiarrek. Auzolanean egingo dute, Azkoitiko Udalak eta Zubiola enpresak sustatuta, azken urteotan ibaiaren kutsadura maila eta honen ondorio kaltegarriak era nabarmenean gutxitu badira ere, oraindik ibaiaren ibarretan pilatzen den zaborra eta zikinkeria areagotzen ari baita. Hala azaldu zuen Inaxio Gorosabel ingurumen zinegotziak. Ekimenean herriko honako taldeek hartuko dute parte: Zero zabor taldeak, Munibe ikastolako guraso elkarteak, Anaitasuna futbol taldeak, Baratzan dantzan kontsumo taldeak, Atletismoko taldeak, Matadeixek, Ehiza eta Arrantza taldeak, Zubiola empresak, Fracking ez taldeak, Piztu taldeak, Urola Institutoak eta Artxamendi topalekuak. Horrez gain, norbanakoak ere gerturatzea espero du Udalak, eta hala egitera animatzen ditu.

 

"Ekimen honen helburua, ingurumenaren alde egitea da, gure ibaia garbi mantenduz eta zikintzen duten ekintzak salatuz eta auzolanean egitea posible dela erakustea". 9:30tan plazan elkartuko dira parte hartzaileak, eta Udalak bakoitzari dagokion tokia zehaztu ondoren, materiala banatuko du: plastikozko poltsak eta eskularruak. Zapatilla zaharrak edo katiuskak eramatea gomendatu dute. Bilketa egin ondoren, brigadak jasotako zaborra plazan utziko du eta astelehenera arte egongo da bertan. "Honen helburua, ibaia zikina egotearen zenbait jokaera salatzea da". Bukatzeko, 12:00ak aldera hamaiketakoa egingo dute herriko plazan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut