Berriak Hemendik aurrera txartela erabili beharko da edukiontzi marroia zabaltzeko

Hemendik aurrera txartela erabili beharko da edukiontzi marroia zabaltzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Edukiontzi marroiek (materia organikoa) sarraila elektronikoa jarrita izango dute, eta ondorioz, horiek irekitzeko bere garaian banatutako txartela erabili beharko da. Txartel hori jada aktibatuta dago eta, beraz, herritarrek ez dute ezer egin beharrik izango erabiltzen hasteko. Bestalde, bilketa sistema hobetzeko beste hainbat neurri ere hartuko ditu udalak:  edukiontzi marroien inguruan garbitasun arazoei aurre egiteko, hauek garbitzeko maiztasuna handitu egin du eta 15 egunetik behin garbituko dira hemendik aurrera. Horrez gain, fardelentzako beste bi edukiontzi jarri ditu Aretxabaletan eta San Martin auzoan. Eta zenbait edukiontzi puntuetan sorturiko arazoei aurre egiteko (poltsak lurrean, poltsak zintzilikariotean ez dagokion egunetan...) Urola Erdiko Mankomunitateko hezitzaileak puntu horien jarraipena egiten hasiko dira eta Udaltzaingoa ere inspekzio lanetan hasiko da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut