Berriak Emakumeak ahalduntzeko ikastaroak antolatu ditu Berdintasun Sailak

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroak antolatu ditu Berdintasun Sailak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ahalduntzeskolak.png Azkoitian aurreneko aldiz, emakumeak ahalduntzeko ikastaroak antolatu ditu Udalak, Berdintasun sailetik.  Bost ikastaro izango dira, guztiak ere helburu jakin batekin: emakumeen autoestimua indartzea, objetu izatetik subjetu izatera pasatzea, eta emakume izateagatik sufritzen den diskriminazioari buruzko kontzientzia hartzea. Ikastaroak adin guztietako emakumeei zuzenduta daude, eta urrian hasiko dira, baina interesatuek irailaren 26ra arte dute izena emateko aukera. Udal ordezkari eta teknikariek ikastaroetan parte hartzera animatu nahi dituzte Azkoitiko emakumeak, "praktikoak izango dira, adituek emandakoak, eta benetan merezi dutenak". Honakoak dira emango diren ikastaroak:

 

  • Sendabelarrak eta sendagai naturalak
  • Norbere ezagutza, zaintza harremanek, desira eta plazerra,
  • Jendaurrena hitz egiteko teknikak,
  • Tertulia lilak
  • Emakumeen kultur aniztasun gunea dira antolatutako ikastaroa
Hemen duzue eskura informazio osoa eta edozein zalantza izanez gero, Berdintasun Sailarekin jarri harremanetan: 943 85 71 74 (09:00etatik 14:00etara) edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut