Berriak Irailaren 20an ibaia auzolanean garbituko dute herritarrek

Irailaren 20an ibaia auzolanean garbituko dute herritarrek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ibaigarbiketa.png Irailaren 20rako Urola ibaia garbitzeko auzolana antolatzen ari da Udala eta parte hartzera animatu nahi ditu Azkoitiko talde, eragile eta norbanakoak. Dagoeneko jarri da harremanetan herriko hainbat talderekin, eta batzuk lotuta ditu, baina eta herritar, familia eta bestelakoak ere animatu nahi ditu ekimenera. Zubiola enpresak ere hartuko du parte auzolanean, baina bertako kideek irailaren 13an garbituko dute euren eremua, 20an ezin dutelako.

Ibaia 10 zatitan banatuko da, eta talde bakoitzak bere eremua garbitu beharko du. Udalak bere zati propioa izango du, eta hor aritzera animatu nahi ditu norbanakoak. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, irailaren 17a baino lehen, materiala behar bezala antolatzeko ezinbestekoa izango baita. Izena udaletxean eman beharko da, Ingurumen sailean (943 85 71 72).

 

09:30ean bilduko dira plazan boluntario guztiak, eta Udalak eskularruak eta plastikozko poltsak emango dizkiete. Auzolana 12:00ak aldera amaituko da, eta horren ondoren hamaiketakoa egongo da plazan. Ateratako zaborra plazan utziko da astelehenera arte, herritarrak kontzientziatzeko.

Izan ere, hauke dira ekimen horren helburua: ingurumena zaintzea eta gure ibaiak garbitzea; zenbait ohitura salatzea (ibaira edozer botatzeko ohiturak....); auzolana sustatzea; eta herriko taldeek ingurumenarekiko agerturiko konpromisua azpimarratzea.

Horregatik, parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak Udalak. Esan bezala, izena irailaren 17a baino lehen eman behar da, Ingurumen sailean (943 85 71 72).

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut