Berriak Urbanuek, geltoki gehiago eta ordutegi zabalagoa

Urbanuek, geltoki gehiago eta ordutegi zabalagoa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

urbanue.png Urbanue herri barruko autobus zerbitzua martxan da abuztuaren 25az geroztik. Herritarrak hasi dira zerbitzu berria erabiltzen, eta hainbat proposamen egin dituzte. Horiek kontuan hartuta, geltoki gehiago jartzea eta Ipintzarako ordutegia zabaltzea erabaki du Udalak.

 

Hala, datorren astelehenetik aurrera (irailak 15) honako geltokiak gehituko dira:

  • Floreagan bi geltoki gehituko dira: Izarraitz 7,9 eta Floreaga Berri 1;
  • Txalon Errekan zubi berrian beste geltoki bat jarriko da eta
  • Gerdauko parean ere beste geltoki bat jarriko da.

Ipintzarako ordutegi berria, berriz, honakoa izango da:

Ipintza Azkoitian

7:30 - 9 :15 - 11:55 - 16:30 - 19:05
Azkoitia(liburutegia) Ipintza
9:00 - 11:40 - 13:10 - 18:50 - 20:00

Urbanue martxan jarri berria da, eta herritarren beharren arabera ibilbidea eta ordutegiak egokitzen joango da Udala, ahalik eta zerbitzu erabilgarriena emateko. Horregatik, ekarpen edo proposamenen bat izanez gero, udalarekin harremanetan jartzeko eskatzen zie herritarrei, bai Udaltzaingoaren bidez, bai telefonoz edo bai udal webgune honetan jarri dugun atal berezituan

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut