Berriak Turismoa %28 hazi da udan

Turismoa %28 hazi da udan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

turismoudatx.png Udan Azkoitia  bisitatu duten turisten kopurua nabarmen hazi da. Ekainak 1etik abuztuak 31 bitartean, Loiolako Turismo Bulegoa zabalduta egon da eta denbora tarte horretan, 12.058 bisitari turistei ahalbidetu zaie informazio zerbitzua. 12.058 turista horiek, hilabetez hilabete horrela iristi dira; ekainean 4.164, uztailean 3.186 eta abuztuan 4.708. 2013ko datuekin alderatuz gero, %28ko igoera suposatzen dute aurtengo datuek. "Iaz errotu zen tendentziarekin jarraituz, berriro ere taldean (bidai antolatuan) etorri den turista izan da nagusi, %68. Uda sasoia izanik, bere kabuz ibili den turista kopurua ere nabarmentzekoa izan da, ia 4.000 bisitari izan ditugularik familian, bikotearekin edo lagun koadrilan etorri zaiguna", agertu dute arduradunek. Atzo eman zituzten datuak Azkoitiko eta Azpeitiako Udalek eta Iraurgi Berritzeneko arduradunek.

 

Bisitarien jatorriari dagokionez azken bi - hiru urtetako tendentzia mantendu da:

Estatu Espainiarra, %53, Madril eta Andaluziako jatorria zuten bisitarian nabarmendu dira.
Atzerria %20 ,jatorri anitzekoak izan dira, Frantzia, Portugal, Alemania eta Asiatik etorritakoak nabarmendu direlarik.
Euskal Herria, %16, Bizkaitik etorritakoak nagusi, nabarmen.
Katalunia %11
Eskualdean bertan eguna pasatzeko aisialdiko ekintza eta zerbitzuei buruz galdetu da gehien, esparru guztietan gainera. Horrela, bisita gidatu programa, museoak, Urolako bide berdea, Izarraitz, pintxoak jateko aukerak e.a., zabala izan da eskatu eta ahalbidetu den informazioa.

Bestalde, aurtengoan Santutegiaren kanpoaldean 5 Geltoki Historian ekimen turistikoaren salmenta, sustapen eta informazio etxola egon da zabalik uda sasoian, uztailak 17 eta abuztuak 31 bitartean, asteartetik larunbatera bitartean goizetan (10:00 - 14:00). Gune horren helburua 5 Geltoki Historian ekimenaren sustapena indartzea izan da. 3.000 pertsona ingururi ahalbideratu zaie informazioa, eta salmenta kopurutan ere antzeman da eragina.

Bisita gidatuak (Azkoitia - Azpeitia)
Abuztuan zehar bi herrietako ondare historiko artistikoa erakutsi eta balorean jartzen duen bisita gidatu programa bat antolatu da, udako eskaintza turistikoa dibertsifikatu eta turista nahiz herritarrentzat aisialdirako aukerak sortze aldera.

Hamaika irteera gidatu antolatu dira guztira, zortzi laguneko taldea osatu behar zelarik bisita atera ahal izateko. Hitzordu guztietan lortu ahal izan da gutxiengo lagun kopurua sortzea, beraz programa guztia bete ahal izan da. Guztira 133 pertsonek hartu dute parte hamaika bisitatan. Gehienak Estatu Espainiarreko jatorria zutenak (85), Azkoitia edota Azpeitiarrak ondoren (34) eta Euskal Herriko beste txokoetatik etorritakoak azkenik (14).

Madalenako Ospitalea, Azpeitia
Azpeitiko Udala eta Jesusen Lagundiaren lan hitzarmen bat medio, Madalenako ospitale eraberritua publikoari zabalik egon da abuztuko asteburutan eta bisita gidatu egunetan. Helburua honako honetan ere, herriko ondarea balorean jartzearekin batera aisialdi eta turismorako eskaintza zabaltzea izan da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut