Berriak AEK-n “euskara praktikoa” ikasteko aukera

AEK-n “euskara praktikoa” ikasteko aukera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

aek201415.png Iraila hastearekin batera Azkoitiko AEK euskaltegiak ere ateak ireki ditu. Beste urte batez, herritarrak euskalduntzeko ahaleginetan ariko da AEK eta horretara bideratuko ditu bere baliabide guztiak."Euskara praktikoa" lelopean jarri da martxan aurtengo matrikulazio kanpaina, izan ere, erabileran oinarritutako metodologia praktikoa eta eraginkorra darabilte, lehen egunetik hitz egiteko aukera ematen dizuna. Hala, euskara ikasteko hainbat motibazio eta helburu egonik, "posiblea dela eta merezi duela" azpimarratu dute AEK-ko arduradunek, "nor bere arrazoiekin, bere helburuekin, nor bere mailatik abiatuta. Euskara nahi izate hori norberaren esku dago, norberaren gogo eta beharren baitan". Gainontzeko guztia AEK-k jartzen duela berretsi dute. Irailaren 26an amaituko da matrikulazio kanpaina.
Beraz, giro jatorrean euskara ikasi edo hobetzeko gogoa baduzu, jo AEKra: Kultur Etxeko, 4. solairua, 4.gela. (10:00-13:00 / 17:00-20:00). Bestela,
telefono hauetara dei dezakezu: 943 15 10 89 edo 607 612 697 edo  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi. Nahi izanez gero, Udaleko Euskara
Zerbitzuan ere informazioa eska dezakezu.

 

ESKAINTZA
· HASIERAKO IKASTAROAK
· EUSKALDUNTZE MAILA GUZTIAK (behe maila, tarteko maila eta goi maila)
· C1 (EGA) PRESTATZEKO IKASTAROA
· C2 (4. MAILA) ON-LINE
· ALFABETATZE IKASTAROAK
· GURASOENTZAKO IKASTAROAK
· MINTZALAGUN TALDEAK
Azkoitiko AEK-n astelehenetik ostegunera izaten dira klaseak eta ordutegi
malguak dituzte. Matrikulazio epea irailaren 26an amaituko da.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut