Berriak Urbanue abuztuaren 25ean hasiko da martxan

Urbanue abuztuaren 25ean hasiko da martxan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

urbano-aurkezpen.png Abuztuaren 25an jarriko da martxan Urbanue, Azkoitiko herri barruko autobus zerbitzua. Dagoeneko autobus paradak margotzen eta seinalizatzen ari dira herrian, eta ordutegiak eta informazio guztia abuztuaren 19an banatuko da etxez-etxe, poltsikorako moduko eskuorri batean.
Hiru linea izango ditu Urbanuek: Liburutegia-San Martin-Jausoro-Altzibar bira; liburutegia-Erdigunea-Santa Klara-Txerloia bira eta liburutegia-Erdigunea-Aingeru-Floreaga-Auzmendi bira. Horrez gain Ipintza auzorako joan-etorria ere egingo ditu.
Astelehenetik larunbatera egongo da zerbitzua eta bidaiako prezioa 20 zentimokoa izango da (tiketa autobusean bertan erosi beharko da).

 

Urbanuen ibilbideak eta ordutegiak herritarrekin elkarlanean zehaztu dira. "Gogoratuko duzuenez, partaidetza prozesu bat egin zen urbanuen nondik norakoak zehazteko, eta han jasotakoa oinarri hartuta zehaztu ditugu ordutegi, geltoki eta ibilbideak", adierazi du Xabier Artola udaltzain buruak. Halere, behin behinekoak dira orain hasieran jarritako hauek: hilabete batzuren ostean, aldaketak egiteko premia somatzen bada, egin egingo dira, beti ere herritarren eskarien arabera". Urrategi Alberdi Azkoitiko alkatearen hitzetan, "zerbitzuaren helburua da herritarren beharren araberako ibilbidea egitea, eta horregatik, edozein aldaketa edo hobekuntza proposatu nahi duenari, lasai esateko eskatzen diogu". Urbanue erabiltzera animatu ditu herritarrak alkateak "Azkoitiarrek eurek eskatuta erabaki genuen zerbitzu hau martxan jartzea, herritarren joan-etorriak erraztuko dituelako, irisgarritasuna hobetuko duelako eta ingurumena zaintzen lagunduko duelako. Merezi duela uste dugu".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut