Berriak Herriko insumisoek botako dute aurten Andramaixetako txupinazoa

Herriko insumisoek botako dute aurten Andramaixetako txupinazoa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

andramaiapp.png Badatoz Andramaixek. Astebete baino gutxiago gelditzen da festei hasiera emango dien txupinazoa lehertzeko, eta guztia prest du jada Udala. Herriko intsumisoek botako dute aurten txupinazoa, mugimendu antimilitaristak 25 urte bete dituela eta urte hauetan gizarte eta balore hobeagoen alde egindako lana eskertu nahi baitie Udalak. Hortik aurrera, adin, kolore eta gustu guztientzako moduko ekintzak antolatzen saiatu da Udala, horretarako egindako partaidetza prozesuan herritarrek egindako ekarpenak kontuan hartuta. Besteak beste, haur eta gurasoen bazkaria indartu dute, 18ko paella bazkarirako toki eta jateko gehiago jarri dute, eta festetako ekitaldiak herriko gune ezberdinetara zabaltzeko ahalegina egin da. Programa gaur bertan (ostirala) hasi dira banantzen etxez-etxe, baina nahi izanez gero, sakeleko edo tabletean deskargatu daiteke jada. Izan ere, app aplikazioa sotu egin du Udalak Elkarmedia enpresaren bidez. Bertan, egitarau osoa dago ikusgai, bai eguneka eta baita gaika ere, eta horrez gain, herritarrek euren ekarpen iritzia eta ekarpenak egiteko aukera izango dute. Parte hartze, horrek gainera, bere saria izango du: app hori erabiltzen dutenen artean bi sari zozkatuko dira: Elkarmediak emandako tablet bat, eta Udalaren Kultura sailak emandako urte osorako bi zine bono. Aplikazio hori deskargatzeko google storen edo Apple storen 'Andramaixek' hitza jartzea nahikoa da. Andramaixek 400 urte betetzen dituzte aurten, eta urtemuga hori buruan, festez ahalik eta gehien gozatzera animatzen ditu Udalak herritarrak eta bertartauko direna. Ondo pasau Andramaixek!

Hemen duzue egitaraua, pdf formatuan

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut