Berriak Aniztasun egunpasa, ostiralean, Attolan

Aniztasun egunpasa, ostiralean, Attolan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

anizegunpasa.png ‘Jatorri anitz herri bat, lemapean', Attolara aniztasun egunpasa antolatu du Aniztasun Sailak ostiralerako (abuztuak 8), eta azkoitiar guztiak animatu nahi ditu parte hartzera. Elkartu, elkar ezagutu eta guztiok batera egun eder bat pasatzea da helburua, herriko aberastasun kulturalaz jabetu eta elkarbizitza hobetzeko helburuarekin. Jatekoa, edatekoa eta musika ezberdinak elkarbanatu eta gozatzeko aukera egongo da.
Heldu, gazte, ume eta familia oro dago gonbidatuta; norbere jatekoa eta edatekoa ematea nahikoa da, eta musika, instrumentu, jolas edo bestelako joku guztiak ongi hartuak izango dira. Attolara joateko autobusa egongo da, 11:00etan, liburutegi aurrean, dohainik.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut