Berriak Bihar (asteartea) hasiko dira herriko ondarea ezagutzeko bisita gidatuak

Bihar (asteartea) hasiko dira herriko ondarea ezagutzeko bisita gidatuak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

turismopolitiks.png Abuztuko turismo eskaintza bihar (abuztuak 5, asteartea) estreinatuko da Azkoitian. 12:30ean hasiko da bisita, Amabirjinaren jasokundeko parrokitik eta "Dorretxe eta jauregi artean" izenarekin bataiatu duten ibilbidean herriko jauregi, dorretxe eta elizen historia eta pertsonaia esanguratsuenak ezagutzeko aukera izango da. Bisitak 2 euroko prezioa du eta tiketa bisitako unean emango da. Gutxienez 8 pertsonako taldea batu beharko da bisita ateratzeko. Bihar izango da aurreneko bisita, eta horren ondotik, hilaren 12an eta 26an ere egingo dira. Era berean, taldeentzako bisita bereziak ere eskainiko dituzte nahieran, abuztuan eta irailean, aurrez erreserba eginda. Informazio osoa lortzeko eta erreserbak egiteko,  943-15 18 78 telefonora deitu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi behar da. Horrez gain, 'Zu ere pilotari' esperientzia ere eskaintzen die Azkoitiak turistei,  Jorge Oteiza Frontoietara bisita gidatua, pilota praktikak eta hamaiketakoarekin. Hemen duzue, ikusgai, abuzturako Iraurgi Berritzenek Azkoitiak ez ezik Azpeitian ere antolatu dituen bisita gidatuak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut