Berriak Diego Garcia gogoan

Diego Garcia gogoan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

diegogarcia.png Diego Garcia korrikalariaren kirol eta giza ibilbidea jasotzen duen liburua kaleratu dute. Asteartean aurkeztu zuten liburua Sanagustin Kulturgunean Txetxu Urbieta kazetariak, Urrategi Alberdi  eta Eneko Etxeberria Azkoiti eta Azpeitiako alkateek, Luis Miguel Landa entrenatzaileak, Andoñi Egaña bertsolariak eta Alberto Juzgado korrikalari ohiak. "Ezagutu genuenok, zor bat genuela berekin sentitzen genuen, berak asko eman gintuen, bai atleta bezala eta bai pertsona bezala. Diego Garciaren izenaren atzean zegoen pertsona eta atleta ezagutaraztea nahi izan dugu liburu honekin", agertu zuen Urbietak.

Herri ekimena izatea nahi izan dute, eta honela, 215 saltokik, eskolak, tabernak, jatetxek... hartu dute parte. Hauen tartean, Azkoitiko eta Azpeitiko dalak aurkitzen dira.

 

Liburua dagoeneko salgai dago Ekargunean eta  Plaza Berri Sport dendan, 20 euroren truke. "Liburuak 224 orrialde ditu, 200 argazki baino gehiago, irakurterraza da, modernoa... Diego nolakoa zen erakusten du", amaitu zuen Urbietak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut