Berriak Kontsumitzaile eta erabiltzaileen legearen erreforma dela eta, hainbat ohar

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen legearen erreforma dela eta, hainbat ohar

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Jadanik martxan da joan den ekainaren 13tik aurrera kontsumitzaileen eta erabiltzaileen legeararen erreforma. Erreforma honek kontsumitzaileen babeserako araudia nabarmen aldatzen du eta Azkoitiako  kontsumitzaileen bulegotik aldaketa hauetako batzuen berri eman nahi da:

 

1- Kontratazio telefonikoa: Era honetan egindako kontratuetan arazo asko eta asko sortzen dira. Azkoitiko eta Azpeitiko kontsumitzaileen bulegoan aurkezten diren erreklamazioen kopuru haundi bat kontratatzeko era honetan datza. Erreforma honek lortu nahi duena da kontsumitzailea jabetzea zertan ari den, horretarako ezarri dituen neurrien artean aipagarriena honako hau da: enpresa kontsumitzailearekin harremanetan jartzen bada kontratu bat eskaintzeko, eskaintza hau idatziz edo beste edozein euskarri iraunkorrean bidali beharko dio eta honek sinatu edo kontratu horrekin adostasuna adierazi beharko du posta elektronikoz, faxez edo sms bidez, berau loteslea izateko.

2- Kontsumitzaileak faktura paperean jasotzeko eskubidea du, eta honek ezin du inolako kostu gehigarririk suposatu kontsumitzailearentzat. Fakturazioa elektronikoa izateko kontsumitzaileak bere adostasuna adierazi behar du eta gainera edozein unetan eskatu dezake berriro ere fakturazioa paperean izatea.

3- Hurrunezko eta saltokitik kanpoko kontratuak: ,(adb. Etxean sinatzen direnak), 14 egunetako epe baten barruan deusestuak izan daitezke. Erreformak egin duena da epe hau zabaldu, lehen 7 egun ziren eta orain 14 izango dira. Kontratuari lotutako ondasunak jasotakoan edo, zerbitzu bat bada, kontratatu dugun zerbitzua gauzatzen den unetik aurrera kontatzen hasiko dira 14 egun hauek. Kontsumitzaileari enpresak eman behar dio deusezteko eskubide honen berri, nola eta noiz egin dezaken. Gainera, informazio hau ez eman ezkero kontsumitzaileak 12 hilabete gehiago izango ditu atzera egiteko eskubidea gauzatzeko.

Erreforma honek beste gauza batzuk ere aldatu ditu, beraz edozein zalantza argitzeko jo ezazu bulegora: Astearte eta ostegunetan, Kale Nagusia 60-62an, 4. pisuan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut