Berriak Iritsi da eguna: gaur hasiko dira errefusa atez ate jasotzen

Iritsi da eguna: gaur hasiko dira errefusa atez ate jasotzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

garbierrazkin.png Bi urteko partaidetza prozesu baten ondoren, iritsi da eguna: gaur hasiko dira errefusa atez ate jasotzen, eta horrekin batera jarriko da martxan hondakinak biltzeko sistema berria. "Aldaketa txiki batekin Azkoitia eta azkoitiarrentzat onura oso handiak ekarriko ditugu, eta horregatik, zoriontzeko eguna da". Hala adierazi du Urrategi Alberdi Azkoitiko alkateak. Sistema berria adostu eta martxan jartzeko ia bi urtez lanean aritu diren herritar eta eragile guztiak zoriondu ditu Alberdik, eta erronka berriari aurre egiteko gogotsu agertu da: "%70eko bereizte tasa jarri dugu hasierako helburu, baina hori hasiera besterik ez izatea espero dugu, eta langa hori gainditzea". Horrekin bat etorri zen Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Diputatuak, eta dagoneko sistema hori martxan duten herriak izan zituen gogoan: "Legazpi, Ormaiztegi... akordio politikoaren ondoren jarri dute martxan sistema hau, eta %80tik gorako tasak lortu dituzte, eta ni seguru nago Azkoitian ere lortuko dutela". Azkoitia ere Gipuzkoaren Zero Zabor bidean sartu dela nabarmendu zuen Errazkinek, eta horregatik zorionak eman zizkien azkoitiarrei eta Foru Aldundiaren "babes osoa" erakutsi.

 

Sistema berria martxan jartzeko oinarrizko azpiegitura prest dago dagoeneko. Material banatzea larunbatean amaitu zen eta %85a baino gehiago banatu da jada. Oraindik jaso gabe dutenek, halere, Hondakinen Bilketa selektiborako bulegotik pasatu beharko dute (herriko plazan) eta han emango diote. Datozen hilabeteetan irekita egongo da

Txartelei dagokienez, nahasmen txiki bat sortu da eta hori argitu nahi izan du Udalak: edukiontzi marroia (organikoena) irekitzeko txartela aktibatuta dago jada. Udazkenera arte edukiontziek ez dute sarraila elektronikorik izango, eta ordua arte ez da erabili beharrik izango, baina ez da aktibatu beharrik egongo, jada aktibatuta baitago. Pardelen edukiontzia bai, behar dutenek aktibatu egin beharko dute, bulegoan. 
Gazteen lokaletako kideentza ere eman du oharra : kuboak eta materiala oraindik hartzeko dituztenek Hondakinen bilketa selektiborako bulegotik pasatu behar dutela eta han emango zaiela. (lokalak kontratua izan ala ez izan) .

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut