Berriak Lehentasunak: prestakuntza, dibertsifikazioa, elkarlana eta inplikazioa

Lehentasunak: prestakuntza, dibertsifikazioa, elkarlana eta inplikazioa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iberritzetopaketak.png 'Elkarrekin eskualdea eraldatzen' topaketak egin zituzten atzo Iraurgi Berritzenen Ezagutza Sareko kideek. Sare horretan elkarlanean aritzen diren eskualdeko eragile ordezkari publiko, enpresa eta ikastetxeak aritzen diren elkarlanean, tartean Azkoitiko Udala: guztira eskualdeko 16 enpresa, 4 ikastetxe, bi Udal eta Iraurgi Berritzeneko arduradun eta teknikoek hartu zuten parte. Jon Peli Uriguen Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako diputatua ere bertan izan zen.

 

Egun abian dauden proiektuak aurkeztu zituzten atzoko saioan, Iraurgi Berritzenen konsolidazioaren berri eman zen, eta aurrera begira Iraurgi Berritzenetik, enpresa, hezkuntza eta erakundeekin garatu beharreko lan lerroen ekarpenak jaso ziren. Horren ondotik, Iraurgi Berritzeneko ekintza lerroak ere lehenetsi ziren atzoko saioan:

• Etorkizunerako beharrei egokitzeko, gaur egungo prestakuntza egokitzea, eredu berritzaileak aplikatuz.

• Enpresetan dibersikazioa eta elkarlana bultzatu bailararen ehun ekonomikoa ziurtatzeko. Horretarako, beharrezkoa izango da kudeaketa eredu partehartzaileak bultzatzen jarraitzea.

• Erakundeei dagokionez, legealdietatik haratago epe luzeko proiektuetan inplikazioa eta partehartze aktiboa izatea eta garatzen diren politika maila desberdinen arteko koordinazioa.

 

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut