Berriak Txalon Errekako zirkulazioan eta aparkalekuetan aldaketa egingo dira, zubia egiteko lanen ondorioz

Txalon Errekako zirkulazioan eta aparkalekuetan aldaketa egingo dira, zubia egiteko lanen ondorioz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

txalon-parking.png Txalon Errekan egiten ari diren Martirietarako zubiaren lanak direla eta, zirkulazioan eta aparkalekuetan hainbat aldaketa egongo dira datozen astetik aurrera. Zubiaren eta auzoko sarreraren artean dagoen altuera diferentzia berdintzeko betelanak egingo dira, eta horregatik egongo dira aldaketak.

Hala, astelehenetik asteazenera bitartean (uztailak 21 eta 23 bitartean), Txalon Erreka auzorako sartu-irteera itxita egongo da ibilgailuentzat. Auzo horretako bizilagunek zubiaren bestaldeko aparkalekuetan aprkatu beharko dute. (argazkian ageri den gunean). Horrez gain, Martirietarako bidea ere itxita egongo da eta, auzo horretako biztanleek Olotzako bide alternatiboa erabili beharko due egun horietan.

Uztailaren 28an, berriz, errepide berria asfaltatzen hasiko dira, eta horrek zirkulazioa mutelduko du zenbait unetan.

Inongo zalantzarik izanez gero, Udaltzaingora deitzeko eskatzen zaie herritarrei:

943 85 71 71

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut