Berriak Udazkenetik aurrera, Gazteen Eguna, hitzaldiak eta aisialdirako tailerrak antolatuko dituzte gazteek eta Udalak elkarlanean

Udazkenetik aurrera, Gazteen Eguna, hitzaldiak eta aisialdirako tailerrak antolatuko dituzte gazteek eta Udalak elkarlanean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gaztienbalorazio.png Gaztien Herrixe Moiu Ipurdixe partaidetza prozesuak eman ditu aurreneko emaitzak. Udazkenetik aurrera, Gazte Eguna, hitzaldiak eta aisialdirako tailerrak antolatuko dituzte gazteek eta Udalak elkarlanean, eta aurrerantzean elkarlanean aritzeko modua ere zehaztu dute. Emaitzarekin gustura daude partaidetza prozesuan parte hartu dutenak, "elkarlanerako zubiak ezartzeko balio izan duelako". Halere, gazte lokaletako jendearengana zeharka soilik lortu da iristea, eta horiekin elkarlana sendotzea izango da orain erronka.

 

Iazko agenduan jarri zen martxan Gaztien herrixe Moiu ipurdixe partaidetza prozesua, honako helburuekin:

- Azkoitiko gazteen diagnostiko kuantitatibo eta kualitatiboa egitea
- Gazte lokalen egoera aztertzea.
-  Gazteen parte-hartzea, elkar ezagutzea eta saretzea sustatzea
- Eta gazteen eta udalaren arteko harremanak sendotzeko.

Prozesua dinamizatzeko talde eragile bat sortu zen gazte, teknikari eta politikariekin, eta urte erdi honetan honako lanak egin dituzte:
 Koadrilla eta lokal ezberdinetako kideekin elkarrizketak egin dira.
 Gazteekin afari- topaketak egin dira.
 Udal ordezkari politiko eta teknikariekin bilerak egin dira, gazteen propoposamenak eta eskaerak udal politiketan nola integratu hitz egiteko.

Guztira, 17 eta 22 urte bitarteko 670 gazte daude Azkoitian, eta horietatik 360k hartu dute parte partaidetza prozesu honetan, modu batean edo bestean.

Azkoitiko gazteen diagnostikoa eratzea izan da aurreneko lana, eta honako argazkia utzi du diagnostiko horrek:

 Euskara da nagusi kuadrilletan baina gero eta joera handiagoa dago gaztelaniarako.
 Denbora librea lagunekin, parrandan, kirola egiten, zinean edo bikotearekin pasatzen dute.
 Kalera normalean asteburutan ateratzen dira. Herritik kanpora, berriz, ikastera, festetara edo erosketak egitera ateratzen dira.
 Gazteen arteko harremanak normalean kuadrilatara mugatzen dira, eta hortik kanpo beste elkarte edo bide batez ezagutzen direnekin; atzerrian jaiotako gazteekin orokorrean ez dute harremanik.
 Lokalei dagokienez, lokal gehienetako kideek diote toki horiek ez daudela egoera onean, baina ez dute araudia zehazteko premiarik ikusten, nahiz eta lokal jabeekin akordio batera iristeko beharra badagoela aipatu batzuk.
 Ohiko kirol edo kultur elkarteez haratago, Azkoitian parte-hartzeko nahiko ohitura eskasa dagoela uste dute gazteek. Orokorrean pasotismo handia dagoela esan dute, jendeak gauzak eskatzen dituela baina gero boluntarioki ezer egiteko prest ez daudela gehienak.
 Herrian aisialdirako ekintza gehiagoren premia dagoela uste dute, eta parte hartzeko eta jendea kalera ateratzeko gauza gehiago egitea nahiko lukete. Kontzertuez gain, antzerki, dantza, karaoke nahiz bestelako kultur ekintzak aste barruan antolatzea eskatu dute.
 Azpiegitura aldetik gazteentzat leku propio bat edukitzea nahiko luketeela ere adierazi dute.

Diagnostiko horretatik abiatua, gazteek hainbat proposamen egin dizkiote Udalari, eta proposamen horietatik batzuk irailetik aurrera martxan jarriko dira. Honakoak izango dira
 Gazte Eguna antolatzea,
 gazteen ezagutzak aprobetxatuz aisialdirako hainbat tailer martxan jartzea, gazteek eurek emango dituztenak.
 azkenik, ikasketak aukeratzeko garaian edo karrera bat amaitu eta lanerako orientazio premian daudenentzat gazteek eurek emandako hitzaldiak antolatzea.
 Ekintza hauetaz gain, eskatutako beste batzuk dagoeneko martxan jarri dira edo laster jarriko dira: Zinerako bonoak, lan eskaintzetarako udal mailako lan zerrenda osatzea eta igerilekuetan txiringitoa jartzea.

Hemendik aurrera funtzionatzeko modua ere zehaztu dute:
• Batetik, gazteen topaketa talde handia egongo da eta bertan ahalik eta herriko gazte gehin bilduko dira, urtetik urtera egiten den lana aztertzeko, baloratzeko eta emaitzen inguruan hausnartzeko.
• Bestetik, berriz, berariazko taldeak egongo dira ekintza zehatzak antolatu eta martxan jartzeko. Talde hauek gazteek eta ekintzarekin lotuta daude udal teknikariek osatuko dituzte eta udazkenean bertan hasiko dira martxan: irailetik aurrera, Gazte eguna, hitzaldiak eta aisialdirako tailerrak antolatzeko taldeak abiatuko dira.

Bestalde, lokaletan biltzen diren gazteekin bilera bat egingo du datorren ostegunean Udalak, udarako elkarbizitzarako gutxieneko batzuk adosteko. Bilera 12:30ean izango da, Elkargunean, hilaren 17an.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut