Berriak Hondakinen sistema berriaren jarraipena egiteko batzorde irekia jarriko da martxan irailean

Hondakinen sistema berriaren jarraipena egiteko batzorde irekia jarriko da martxan irailean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hondakintalde.png Datorren astean hondakinak biltzeko sistema berria martxan jartzeko azken pausoak emango dira: falta den materiala banatuko da, edukiontzi grisak kaletik kentzen hasiko dira eta pardelenak ipintzen, eta azkenik, 22an, errefusa atez ate jasotzen hasiko dira. Pauso hauen inguruko informazio zehatza etxe guztietara helarazi du jada udalak.

Behin sistema martxan jarrita, bere funtzionamendua aztertzeko jarraipen batzordea osatuko da eta batzorde hori arduratuko datuko da sistemaren lehen emaitzak aztertu eta egin beharreko aldaketa, moldaketa edo hobekuntzak eztabaidatzeaz. Udalak jakinarazi du batzorde hori irekia izando dela, eta bertan norbanako, alderdi eta eragile guztiek parte hartu ahal izango dutela. "Hori horrela izanda, berriro ere gonbidatzen ditugu orain arte kanpoan gelditu diren guzti horiek batzorde horretara batu eta parte hartzera", atzo egin zuten deialdia Hondakinen Lan Taldeko EH Bildu, Azkoitia Bai eta Zero Zaborreko kideek.

 

"Orain guztioi pausoak ematea tokatzen zaigu, sistema berriari aukera bat eman eta % 70eko birziklapen tasara iristea. Ziur gaude aukeratu dugun sistemak herri honek behar eta merezi dituen emaitzak emango dituela. Birziklatzen duenarentzat aldaketa gutxi suposatzen duen sistema da, orain artekoa baino askoz garbi eta erosoagoa. Eta orain arte birziklatu ez duenarentzat hauxe da horretan hasteko aukera paregabea. Berehala lortuko ditugu izugarrizko emaitzak. Beraz animo eta ekin lanari!!. Hala egin dute deialdia.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut