Berriak San Jose egoitzan hasi dira aire egokitua jartzen

San Jose egoitzan hasi dira aire egokitua jartzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

egoitza1.png San Jose Egoitzan aire egokitua jartzen hasi da Udala. Gune batzuetan martxan dago dagoeneko, eta hilabetea amaitzerako aurreikusitako leku guztietan egotea espero da. Zehazki, egoitzako egongela guztietan jarriko da aire egokitua, bertako egoiliarren erosotasuna eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Izan ere, uda partean asko berotzen dira eraikinaren parte batzuk, eta jakina da adineko pertsonentzat bereziki kaltegarria dela beroa. Horri aurre egiteko erabaki du Udalak aire egokitua jartzea.

Aire egokitua jartzea 200.000 euro kostako da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut