Berriak Merkataritza saltokiak modernizatzeko diru-laguntzak emango dira

Merkataritza saltokiak modernizatzeko diru-laguntzak emango dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iraurgi-berritzen.pngEusko Jaurlaritzak merkataritza saltokiak modernitzatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du. 2014an saltokien egokitze lanetan edo ekipamendu komertzialetan inbertsioak egin dituztenei bideratuta daude laguntzak eta eskaerak, irailaren 5a bitartean egin ahal dira. Diru laguntzan sarbidea izateko gutxienez aktibitateak urtebetez martxan egon behar du, eskaera aurkezten den unean. Diruz lagun daitezkeen inbertsioak honakoak dira, lokala berritzera eta modernizatzera bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak. Horrez gain lagungarri dira balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak.

Gutxieneko inbertsioa 3.000 eurotakoa izan behar du lokalaren erreforma eta modernizazioaren kasuan eta 900 eurotakoa balantza elektroniko, informatika-ekipo eta osagarrietan, kopuru horiek BEZ gabe dira eta beti ere jarduera nagusia komertziala izan behar du. Informazio gehiago; www.euskadi.net/comercio edo eta Iraurgi Berritzenen, 943 85 11 00.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut