Berriak Iraurgi Berritzen eta Tecnaliak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Iraurgi Berritzen eta Tecnaliak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

teknalia.png Urola bailarako enpresa sareen gaitasun teknologikoak bultzatzeko asmoz, batez ere enpresa txikienei zuzenduta, hitzarmena sinatu du Iraurgi Berritzenek TECNALIA ikerketa-zentroarekin, beste garapen agentzi batzuekin batera. Asteazkenean sinatu zuten hitzarmena Tecnaliako zuzendari nagusi Joseba Jauregizar eta  Eneko Etxeberria Iraurgi Berritzeneko lehendakariak

 

Eskualdeko enpresen benetako beharrei ahalik eta ondoen erantzutea eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko gaitasun teknologikoak enpresetara gerturatzea, gaitasun horiek aprobetxa eta balioa emateko. Hori da hitzarmenaren helburu nagusia. Horretarako, funtsezkotzat jo da ikerketa-zentroen eta garapen-agentzien gaitasunak batu eta elkarlanean aritzea.

Aurreikuspenen arabera, lankidetza bi urtekoa izango da, eta metodologia zehatz bat erabiliko da, "Opportunity Map" deritzona. Prozesua lau faseetan garatuko da: lehenik, eskualdeko gaitasunak aztertuko dira, haietako bakoitzaren lehentasunak ezartzeko eta bakoitzak zer ekoizpen-sare duen jakiteko; bigarren, prozesuan parte hartzeko interesa duten enpresak bilduko dira; hirugarren, negozio-aukera berriak identifikatu eta garatuko dira: eta, azkenik, jarduera ekonomiko berria ezarriko da.

Testuinguru ekonomikoa

Eustat-en datuen arabera, 2013an 180.000 enpresa-establezimendu zeuden Euskadin; horietako 62.000, Gipuzkoan. Zenbateko hori %14 jaitsi zen 2008koarekin alderatuta; hain zuzen ere, urte horretan hasi zen krisia, eta urte horretan iritsi zen enpresa-sarea mailarik gorenera Gipuzkoan, industria-sektoreen eta atzerrikoekin burututako jarduera komertzialen arrakasta zela eta.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut