Berriak Ekainaren 28a dela-eta, Emakumeen Mahaiak egindako aldarria

Ekainaren 28a dela-eta, Emakumeen Mahaiak egindako aldarria

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

harrotasunbandera.png Azkoitiko Emakumeen Mahaiak, eta Udalak, bertako kide gisa, honakoa adierazi nahi du ekainaren 28an atarian:

1969ko ekainaren 28a oso garrantzitsua izan zen gay, lesbiana, transexual, bisexual, queer eta abarren askapen mugimenduarentzat. Izan ere, ekainaren 27tik 28rako gauean, New Yorkeko pub batean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu egin zen poliziaren aldetik jasaten zuten jazarpena salatu, eta beren eskubideak aldarrikatzeko. Poliziari aurre egin zioten beraz, poliziaren irainei, jazarpenari eta indarkeriari, alegia. Zenbat egunez ordura arte beldurrez ezkutaturik bizi behar izan zutenak kalera atera ziren, beren izaeraz, itxuraz eta harremanez inolako lotsarik ez zutela aldarrikatzeko.
Ekainaren 28a da askatasun sexualaren eguna, eta "harrotasunaren eguna" ere esaten zaio batzuetan. Ez da ahaztu behar beren sexualitatea askatasunez bizi izan dutenek zigor gogorrak jasan izan dituztela, hau da hetero arauetatik atera den jokabide orok jazarpen gupidagabea pairatu duela betidanik.

 

Kontuan hartzekoa da Osasunaren Mundu Erakundeak 1990 arte itxaron zuela homosexualitatea patologien zerrendatik kentzeko. Ildo horretan, transexualitatea buru gaixotasuntzat jotzen da oraindik ere, eta psikiatriako hainbat eskuliburuk genero disfobia dela diote.

 

Ez dugu ahaztu behar mundu osoan kolektibo hori jazarrita dagoela: bortxaketa kolektiboak egiten dira lesbianak "sendatzeko", transexualak diskriminazioaren eta estigmatizazioaren biktima dira, eta batzuetan erail ere egiten dituzte. Giza eskubideen kontu bat da, funtsezko eskubideen kontu bat alegia.

Pertsona orok dugu gure sexualitatea askatasun osoz bizitzeko eskubidea, baina bide horretan oztopoak baino ez ditugu aurkitu orain arte. Azpimarratu nahi dugu herritar zintzoen eta gaiztoen arteko banaketa, lehen eta bigarren mailako herritarren arteko bereizkeria alegia, oraindik ere indarrean dagoela gizarte patriarkal eta heterosexista honetan.
Baina egun honek gure lorpenak ere ekartzen dizkigu gogora, eta azpimarratu nahi dugu orain arte lortutako guztia LGTBQ kolektiboaren borrokaren emaitza dela, baita beren sexualitatea, ezarritako arauaz kanpo, askatasunez bizitzea erabaki duen pertsona ororen borrokaren emaitza ere. Eta benetako askatasuna lortzen jarraitzeko, ez dugu ahaztu behar pertsona guztien berdintasunaren oinarriaren gainean eraiki behar dugula, gizartea ez delako askea izango, baldin eta berdintasunenaren balioan oinarritzen ez bada, pertsona guztien sexu askatasuna ardatz nagusietako bat bihurtuta.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut