Berriak Oroimena lantzeko batzordearen bilera, bihar (ostegunean)

Oroimena lantzeko batzordearen bilera, bihar (ostegunean)

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dipupartaidetza.pngGipuzkoako Foru Aldundiak Urola Erdian iaz egin zuen partehartze prozesuan, eskualde horretako herritarrek zazpi proiektu aukeratu zituzten 500.000 euro inbertitzeko. Proiektu horiek aurten gauzatzen ari dira eta horien jarraipena egiteko batzordeak osatu dituzte herritarrek. Oroimen historikoa lantzea lehenetsitako proiektuetako bat da eta horien jarraipena egiteko bigarren bilera egingo dute bihar, (osteguna, ekainak 26). BIlera Azpeitian izango da, 18:00etan, Sindikatu Zaharrean.

 

Foru Aldundiak 2014ko aurrekontuetatik 500.000 euro jarri zituen Urola Erdiko herritarren esku, eurek erabaki zezaten zertan inbertitu. Parte hartze prozesu baten bidez, Urola Erdiko biztanleek egindako ekarpenen artean, zazpi egitasmo lehenetsi zituzten.

Egitasmo horiek martxan jartzeko prozesuaren txanda da, eta, horretarako exekuzio batzordeak osatu dira. Hori dela eta, egitasmo horiek nola burutu erabakitzeko hainbat bilera egiten ari dira herritarrekin.
Lehenetsitako egitasmoetako bat OROIMEN HISTORIKOA lantzearena da. Egitasmo horrek 22.000 euroko aurrekontua du. Horren harira, ostegunean, ekainaren 26an, egingo da bilera Azpeitian. Marina Bidasoro, Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren foru zuzendariak parte hartuko du.
Lekua: Azpeitia, Sindikatu Zaharra.
Ordua: 18:30

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut