Berriak Anaitasuna Kanku karate elkartea omenduko dute gaurko Sanjoan suan

Anaitasuna Kanku karate elkartea omenduko dute gaurko Sanjoan suan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

37139158.jpg Sanjoan bezpera da gaur eta urtero legez, herriko elkarteren bat omenduko du Udalak, egiten duen lana txalotu eta errekonozitzeko. Aurten Anaitasuna Kanku karate elkartea omenduko du, elkarte horrek 25 urte bete baititu aurten eta mende laurden honetan azkoitiarren artean kirola eta balio positiboak sustatzen egindako lana eskertu nahi baitu Udalak. Hona hemen gaur arratsalderako egitaraua

- Sua piztu aurretik (19:30ak inguruan), Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga
Ikastetxeko KANDIOLA dantza taldea eta Bizkargi Dantza Taldearen emanaldia.
- Musika Bandaren Kalejira
- 22:00etan, Balda Plazan, suaren piztuera, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi
Abesbatza, Parrokiko Abesbatza eta Azkoitiko Musika Bandaren laguntzarekin.
- Ondoren, Musika Eskolako Dantza Taldeak "VI. Zatoz Dantzara Balda Plazara
emanaldia eskainiko du

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut