Berriak Elkarrekin eraikitzen: bailarako ikasleak bertako sozioekonomia aztertu eta ekintzailetasuna sustatzen

Elkarrekin eraikitzen: bailarako ikasleak bertako sozioekonomia aztertu eta ekintzailetasuna sustatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

elkarrekineraikitzen.png Bailarako bost ikastetxeetako ikasleak Azkoitiko Udaleko Pleno aretoan izan dira ikasturte honetan garatu duten proiektu berri bat aurkezten eta izandako esperientzia kontatzen. Elkarrekin Eraikitzen da proiektu hori, eta bertako ikastetxe eta eragile publiko zein pribatuk hartu dute parte, Iraurgi Berritzenek koordinatuta. Ikastetxe bakoitzak kasu ezberdinak aztertu eta landu ditu, eta ikasleak enpresetan, elkarteetan, eta beste hainbat eragilerekin elkarlanean aritu dira euren proiektuak egiteko: eragile jakin batzuk diztuzten arazoak aztertu dituzte eta irtenbideak aztertu eta planteatu dituzte. Gaurko topaketan adierazi dutenez, hasieran zaila egin zaie gaiari heltzea "oso seguru ez baikenekien nondik jo, baina azkenean asmatu dugu eta egin ditugu gure proiektuak". Proiektu pilotua izan da, eta hobetzeko asko duela adierazi dute ikastetxeetako eta eragile ezberdinetako ordezkariek, baina guztiz aberasgarria eta jarraitzeko modukoa dela ere bai. Hemen duzue proiektuaren inguruko informazio osoa

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut