Berriak Hemenbuy.com, bertako saltoki txikien on-line plataforma martxan da

Hemenbuy.com, bertako saltoki txikien on-line plataforma martxan da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hemenbuy.png Saltoki txikiek errezeloz begiratu izan diote Interneti: on-line salmentak konpotentzia zuzen eta gogor izan dira askorentzat. Baina mehatxua baino, aukera ere izan daiteke Internet dendari txikientzat, eta aukera hori baliatzeko tresna berri bat garatu du Iraurgi Berritzenek bailarako dendarientzat. Hemenbuy.com on-line merkatua sortu du, Azkoitia eta Azpeitiako saltokiek euren denda birtuala bertan garatzeko. Denda bakoitzak bere on-line saltokia sortzea garestia da merkatarientzat, eta plataforma bateratu hau zailtasun hori gainditzeko sortu da: Azkoitia eta Azpeitiako udalen diru-laguntzen bidez eskuragarriagoa izango da.

 


 

"Bertako merkataritza bultzatzeko beste bide bat da, gure dendariak eta gure herria bizirik mantentzeko beste pausu bat", adierazi du Urrategi Alberdi alkateak, eta Udaletik bertako merkataritza sustatzeko ahaleginetan jarraituko dutela berretsi du. Interneten eskaintzen dien aukera hori baliatzera ere animatu ditu herriko dendariak, eta Iraurgi Berritzen baliabide guztiak eurei laguntzeko dituztela gogorarazi ere bai.

Plataforma hori kudeatu eta bertan parte hartu nahi duten dendariei laguntzeko teknikari bat jarri du Iraurgi Berritzenek, eta interesa dutenek beregana jo behar dute: 636 298 520 telefonora deituta edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera e-mail bat bidalita.

Azkoitiko Elkarmendia enpresak garatu du plataforma hori, eta hasiera hasieratik honako irizpideak izan dituztela adierazu dute bertako arduradunek: Dendari ezberdinez osatutako plataforma bat osatzea, erosleari eskaintza zabala eskaintzea, merkatarientzat erabiltzeko erraza izatea eta kudeatzaile baten bidez erraz egokitu eta dinamizatzeko modukoa izatea.

Oraindik aurreneko fasean dago plataforma: dagoeneko egitura eginda dago, eta denda batzuk sartuta daude, baina erosketarik oraindik ezin da egin. Izan ere orain ahalik eta denda gehien batzea nahi dute, eta horretan hasiko dira. Behin dendak sartuta, irail alderako erosleentzat martxan izatea espero dute.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut