Berriak Landa eremuak sistema berrirako prest

Landa eremuak sistema berrirako prest

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hondakinlandaeremu.png Azkoitiko landa eremuko auzotarrekin bildu ziren Udala eta Urola Erdiko Mankomunitatea hondakinak biltzeko sistema berriaren ingurukoak azaltzeko. Bilera horretan 50 lagundik gora elkartu ziren, Aizpurutxo, Martirieta, Kukuherri, Elosu eta Urrategikoak, eta euren eremuan bilketa nola egingo den azaldu zitzaien: landa eremuetan bilketa gune bereziak jarriko dira, edukiontziekin, eta hara bota beharko dituzte hondakinak, bereizita. Udazkenera bitartean edukiontzi marroi bana izango dute bilketa gune horiek, hondakin organikoak jasotzeko, baina udazkenetik aurrera autokonposta egin beharko dute auzotarrek. Atzoko bileran jada auzotar batzuk autokonposta egiteko gailua hartu zuten.

Gaur arratsaldean egingo da landa eremuko auzotarren bigarren bilera, 19:00etan, Elkargunean. Bertan Elgoibarko bidea, Madariaga, Izarraitz, Santa Kutz eta Olasoko auzotarrei emango zaizkie azalpenak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut