Berriak Hondakin organikoen edukiontziak erabiltzeko bilerak astero egingo dira

Hondakin organikoen edukiontziak erabiltzeko bilerak astero egingo dira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitian Garbi kanpainaren barruan, Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du astero emango dituela hondakin organikoaren edukiontziak erabiltzeko tailerrak, azken asteetan eskaini dituzten saioetan "aurrikuspen guztiak" gainditu eta gero. Mankomunitatearen arabera, aste honetan 700 lagun baino gehiago joan dira tailerretara, azken saioak baitziren. Joandako herritar kopurua dela eta, materiala, ordea, amaitu egin zaie, eta "batzuk behar baino denbora gehiago egon behar izan dute zain". Eragozpen horien inguruan barkamenak eskatu die herritarrei, eta lasaitasun mezua zabaldu dute, "guztiek izango baitute kuboa eta poltsak hartzeko aukera". Hala, hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri arte, "etengabe" eskainiko dituzte saioak. Hurrengo astean, ostegunean izango da saioa, 10:30eatik 12:00etara, Elkargunean, eta aurrerantzean egingo dituzten datak datozen asteetan jakinarazi dituzte.

 

Hamar eta hamabost minutu arteko tailerrak dira, eta bertan edukiontzi marroira bota beharreko hondakinen azalpenak ematen dituzte. Amaieran, kubo marroia eta poltsa konpostagarriak ematen zaizkie.

Kubo gris eta txartelei dagokienez, uztailean banatuko dituzte, eta egutegia ere aurrerago jakinarazi dute. Mankomunitateak eskerrak eman dizkie herritarrei, bileretan erakutsitako jarreragatik.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut