Berriak Garagardoaren festa, ISBren alde

Garagardoaren festa, ISBren alde

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

garagardo.png ISB Iraurgi Saskibaloi Taldearen aldeko Garagardo Azoka asteburuan itzuliko da Azkoitira. VI. urtez jarraian, herriko plaza hartuko du azokak, helburu garbiarekin: ISB finantzatzen jarraitzeko dirua biltzea. 11 garagardo mota ezberdin egongo dira dastagai aurten, eta bada berrikuntzarik: Ingalaterran egiten duten sagardo eta garagardoaren arteko edari bat ere egongo da. Horrekin batera, aurten kaña formatoan tragoa hartzeko modua ere egongo da, eta bost txartelekin sei pitxarkada eskuratzeko eskaintza ere bai. Bihar (ostirala ekainak 6) zabalduko dute azoka, ISBren talde guztien aurkezpenarekin, eta horrekin batera egunero aktuazioak egongo dira azokak iraungo duen bi asteburutan. Bertaratu eta gozatzera animatu dituzte herritarrak antolatzaileek, Azkoitiko Tabernarien Elkartekoak eta Udalak.

 

kartelgaragardo.png

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut