Berriak Crowfunding-aren inguruko solasaldia antolatu du biharko UroLABek

Crowfunding-aren inguruko solasaldia antolatu du biharko UroLABek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

crowfunding.png Urolab taldeak (Urolan ekintzailetasunaren kultura bultzatu nahi duen mugimendu irekia) "12 hilabete 12 ekintza" leloari jarraipena emanez, hilabete honetarako ekimena prestatu du. Ekintza bihar, ostirala, izango da 18:00etan Azpeitiko Sindikatu Zaharrean. Bertan, Crowdfunding­-aren inguruko solasaldia egingo dute eta abian jartzera doan "Karena Crowdfunding" egiturako sortzaileak gonbidatu dira bertara.

 

Aipatu Karena, Euskal Herri mailan sortzen den lehenbiziko crowdfunding plataforma dela eta, auzolanean sortutako proiektuei finantziazioa lortzen laguntzeko bitartekoa izan nahi duela. Gonbidatuek beraien proiektu aitzindaria aurkezteaz gain proiektu ekintzaileen finantziazioaren inguruan euren esperientzia azalduko dute. Ondoren, Urolab­en barne proiektu batekin Karenan parte hartzeko jarraitu behar diren pausoak azalduko dituzte. Mahai inguru batekin emango zaio amaiera maiatzeko ekitaldiari.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut