Berriak Asteazkenean, 'Gu ere bertsotan' jaialdia

Asteazkenean, 'Gu ere bertsotan' jaialdia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

guerebertsotan.png ‘Gu ere bertsotan' programan parte hartu duten ehundik gora haurrek ikasturte amaierako bertso jaialdia egingo dute asteazkenean (maiatzak 28), Baztartxon, 18:30ean hasita. Bertan, Floreaga Salesiar ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako haurrek ikasturte osoan zehar programa horren barruan ikasitakoa taularatzeko aukera izango dute.

Jaialdian, LH5, LH6, eta DBH1 mailetako haurrek bertsolariarekin eta ikastetxeetako irakasleekin landutako bertsoak taularatuko dituzte. Jaialdia gurasoei zuzenduta badago ere, bertsogintza gogoko duten herritar oro gonbidatuta dago bertara. Sarrera doakoa eta irekia da.

 

‘Gu ere bertsotan' proiektua 2008-2009 ikasturtetik Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak lankidetzan aurrera daramaten ekimena da. Bertan bertsolaritzak eskaintzen dituen bitartekoez gain, irudimena, diskurtsoak garatzeko gaitasuna, hizkuntzarekiko harreman ludikoa, elkarrrizketarako baliabideak, arrazoiketa kritikoa eta abar luze bat ere lantzen dira. Horretarako Gipuzkoako Bertsozale Elkartetik irakasle bat bideratzen da ikastetxe bakoitzera, ikastetxeko beste irakasle batekin elkarlanean proiektuak aurrera eramateko. Azkoitiko ikastetxeetan Jokin Uranga aritu da proiektuak garatzen, Xabier Munibe ikastetxeko DBH1eko ikasleek, eta Floreagako LH5 eta LH6ko ikasleek abestuko dute.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut