Berriak Hondakinen sistema berriaren inguruko azalpenak emanda, zintzilikarioen kokapenaren inguruko ekarpenak egiteko epea zabalik dago

Hondakinen sistema berriaren inguruko azalpenak emanda, zintzilikarioen kokapenaren inguruko ekarpenak egiteko epea zabalik dago

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hondakinbilera.png Hondakinak biltzeko sistema berria gizarteratzeko herritarrekin eta merkatariekin bilerak egin ditu jada Udalak. Guztira 9 bilera egin ditu herritarrekin eta 500 lagun baino gehiagok hartu dute parte, auzoka banatuta. Bilera horietan sistemaren inguruko informazioa emateaz gain, herritarrek dituzten galdera eta zalantzak ere argitu dituzte udal ordezkariek. Merkatariekin ere egin dira bilerak, haien hondakinak nola bilduko diren zehatz-mehatz azaltzeko. Bai herritarrekin eta bai merkatariekin egin diren bileretan, zintzilikarioak non kokatzeko asmoa duen azaldu die Udalak herritarrei, eta informazio hori etxez-etxe ere banatu da: portal bakoitzari berari dagozkion zintzilikarioak non egongo diren jakinarazi zaio, eta horren inguruko informazioa jarri da bebarruetan. Orain, kokapen horren inguruan ekarpen edo proposamenen bat egin nahi duten portalek ekainaren 6ra arte izango du horretarako aukera: dagoeneko portaletan banatu den orri bat bete beharko dute, bebarruko bizilagunen gehiengoak sinatuta, eta plazako informazio bulegoan entregatu. Ekarpen horiek guztiak aztertu ostean, zintzilikarioen behin betiko kokapena erabakiko du Udalak.

Zintzilikarioen kokapenaren inguruko informazioa bebarru guztietan jarri du Udalak, baina leku batzuetan falta direla ere jakin du. Horregatik, informazio hori falta dutenei plazako informazio bulegora gerturatzeko eskatzen die, han izango dutelako eskugagarri eta baita ekarpenak egiteko orria ere. Horrez gain, dokumentu horiek udal webgune honetan bertan ere jarriko dira eskuragarri

Bestalde, merkatariek datorren astean informazio bulego horretatik pasatu beharko dute, bilketarako behar duten materiala eskatzeko.

Zalantzak argitzeko informazio bulegoa zabalik dagoela gogora arazin nahi die Udalak herritarrei, eta edozein galdera egitera lasai bertaratzeko eskatzen die. Sistema aldaketa oso txikia izango dela gogara arazi nahi die eta herritarrentzat ahalik eta erosoena izateko ahaleginetan ari direla. Aldaketa txiki batek onura oso handiak ekarriko ditu, eta ahaleginak merezi duela gogora arazi du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut