Berriak Enpresa berriak martxan jartzen dituzten norbanako zein taldeek 10.000ra arteko diru-laguntzak izango dituzte

Enpresa berriak martxan jartzen dituzten norbanako zein taldeek 10.000ra arteko diru-laguntzak izango dituzte

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

susdirulaguntzatx.png

Azkoiti eta Azpeitiko udalek ekintzailetasuna sustatzeko diru-laguntza sorta berri bat jarri du martxan. Langabezian egon eta enpresa jartzeko ideiaren bat dutenentzako laguntzak dira, 10.000 eurora artekoak, eta Iraurgi Berritzenen bidez tramitatuko dira.  "Ideiaren bat eduki baina langabezien dagoen herritarra lanean jartzea nahi dugu, ematen diren laguntzekin ia autonomoetan alta ematea behintzat ordaintzea. Hau da, etxean geratu beharrean daukan ideia hori martxan jartzea", adierazi du Urrategi Alberdi Azkoitiko alkateak. Guztira 150.000 euro jarriko ditu Iraurgi Berritzenek, eta hiru motatako diru-laguntzak izango dira. Oinarriak dagoeneko publikatu dira GAOn.

 

- 2.500 €-ko diru-laguntza, edozein izaera juridikopean sorturiko enpresa jarduera sortzeagatik, jarduera burutzen duena pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa dela ere.
- 5.000 €ko diru-laguntza edozein izaera juridikopean sortzen den enpresa jarduera gizarte ekonomiakoa bada (lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiaketa komunitariorako kooperatibak eta lan-sozietateak).
- Iraurgi Lantzen, SAk izaera estrategikoa edo berritzailea duten jarduerak garatzeko objektu soziala duten enpresa berrien sorrera bultzatzeko laguntza bereziak eman ahal izango ditu, gehienez 10.000 € enpresako. Laguntza hau jasotzeko ez da beharrezkoa izango langabezian izatea.

Ideia orok garatzeko aukera izatea, hori nahi dute diru-laguntza horiek, eta pausoa ematera animatu dituzte herritarrek Iraurgi Berritzeko arduradunek: "Krisi garaiak aukera garaiak ere badira, aldaketak onerako ere izan daitezke, ideia eta eredu berriak bultzatzeko aukera eskaintzen dutelako", adierazi du Alberdik, eta bide hori egitera aninatu ditu herritarrak.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut