Berriak Beste 25 langabetu kontratatuko dituzte bailarako Udalek eta dagoeneko eman daiteke izena

Beste 25 langabetu kontratatuko dituzte bailarako Udalek eta dagoeneko eman daiteke izena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

kontratazio.png Datuek argi erakusten dute Urola Erdiko bailara bereziki jo duela krisiak: Iraurgi Berritzenek oraintxe publikatu berri ditu apirileko datuak, eta langabezia tasa %14,1ekoa da Urola Erdian. Sozioekonomia alorrean udalen eskumenak mugatuak izanagatik, bailarako udalek enplegua sustatzeko ahalik eta baliabide guztiak erabiltzeko konpromisoa hartu zuten orain urtebete, eta enplegu plan bat ere jarri zuten martxan. Horrez gain, enplegu orientazio zerbitzua eta hezkuntza orientazio zerbitzuak ere zabaldu dira, eta ekintzailetasuna sustatzeko diru-laguntzak ere onartu berri ditu. "Eta ahalegin horren fruitu, orain beste 25 langabetu kontratatuko ditugula jakinaraztera gatoz. Langabezian dauden herritarrak kontratatuko dira, eta enplegu planaren baitan eta Diputazioaren laguntzaz egingo da", hala jakinarazi dute Urrategi Alberdi Azkoitiko alkateak eta Iñaki Portilla Azpeitiko Udaleko sozioekonomia zinegotziak. Lanpostu horietan aritzeko dagoeneko eman daiteke izena, eta horregatik, interesatuei Lanbiderekin edo Azkoitia eta Azpeitiako enplegu orientazio zentroekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie. Jarraian dituzue, kontratazio horien inguruko xehetasun guztiak:

 

Gipuzkoako Diputazioaren laguntzen bidez, lau pertsona kontratatuko dira:
Horietatik 4 Iraurgi Berritzenen bidez egingo dira, aldi baterakoak, landaldi osokoak, eta bost hilabeterako. Izena emateko epea zabalik dago jada, eta interesatuek Lanbiden eman beharko dute izena, maiatzaren 23a baino lehen.
Honakoak dira 4 lanpostu horiek:
• KIDETUZ egitasmoko teknikari laguntzailea: Enpresa-administrazioan lizentziatua, komertzial arloko edo enpresa-humanitate berezitasuna duena, edo ingenieria eta euskara maila EGA edo baliokidea izatea. Langabezi egoeran izatea. Langile hauek maiatzaren amaierarako lanean hastea aurreikusten da.
• Enpresa berrien kontsolidazioarako teknikari laguntzailea: Enpresa-administrazioan diplomatua edo goi mailako zikloa, komertzial arloko edo enpresa-humanitate berezitasuna duena eta euskara maila EGA edo baliokidea izatea. Langabezi egoeran izatea.
• Hirigintzako eremu lanetarako tekanikari laguntzailea: Zuzenbidean lizentziatua eta euskara maila EGA edo baliokidea izatea. Langabezi egoeran izatea.
• Herri lanetarako peoia: Kasu honetan, Azpeitiko udalak 26/2013 Foru dekretuaren arabera egindako hautaketa prozesuaren ondorioz sortutako itxaron zerrendetan gelditu diren eta hurrenkera errespetatuz beteko da lan-postu hau.


Horiez gain, beste 10 pertsona dagoeneko kontratatuta dituzte udalek, Foru Aldundiaren laguntzen bidez. Azpeitik 3, Azkoitik 3, Zestoak 1, Aizarnazabalek 1, Beizamak 1 eta Errezilek beste bat.

Enplegu planaren baitan, berriz, bost proiektu garatzeko kontratatuko dira langabetuak, guztira 21. Kontratazioak bailarako udalen bidez, Urkomeren bidez edo Iraurgi Berritzenen bidez egingo dira. Lan hauetarako ere jada eman daiteke izena, LANBIDEko web orrian sartuta eta bestela, Azkoiti eta Azpeitiko lan orientazio zentroetan emango zaie herritarrei informazio osoa.

Honakoak dira kontratazioak:

• 8 lanpostu EkoBailara proiektuaren barruan.
- Horietatik sei, jasangarritasunaren arloan kontzientzia soziala sortu eta bailarako balaibideak balorean jartzeko lanpostuak izango dira.
- Beste bat, lehen sektoreko produktuen kontsumoa sustatzeko
- Beste bat, Turismo sailean aritzeko

• 3 lanpostu Fabrika Tu proiektuaren barruan
Urola erdiko ehun industrialaren lehiakortasun gaitasunak identifikatu eta teknologia asistentzialean eta teknologia garbietan dauden aukerak aztertzeko. Ingenieritza teknikoan edo goi mailakoan lizentziatuak beharko dute.

• 2 lanpostu Forma Teu nazioartea proiektuaren barruan
Enpresen nazioartekotze ta kudeaketa komertzialean aritzeko, enpresa txikiei soluzio praktikoak eman eta aholkulari lanak egiteko.

• 3 lanpostu Forma Teu TICen barruan
Horietatik bi, Iraurgi berritzenen Online bidezko plataforma baten kudeatzailea.
Beste bat, Azkoitiko Udalean Gizarte zerbitzuen barne zein kanpo informazioa kudeatzeko software programa bat garatzeko

• Lanpostu bat UrolEkinnen barruan
Eragile ezberdien arteko elkarlana sustatu eta ekintzailetasun ekosistema bat sortzeko.

• 4 Lanpostu Azpeitia ekitenen barruan
Gizarte langile bat
Brigadarako eta etxebizitzen erreabilitaziorako hiru langile.

lanpostu hauetan jada eman daiteke izena, eta informazio osoa Lanbiden izango duzue, edo bestela bai Azkoitian eta bai Azpeitian zabalik ditugun enplegu orientazio zentroetan. Postu batzuetan izena emateko epeak mugatuak dira, eta horregatik ohartarazi nahi diegu interesatuei lehenbailehen informatzeko eta izena emateko.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut