Berriak Olatz Arangurenen proiektuak irabazi du Matadeiko beka

Olatz Arangurenen proiektuak irabazi du Matadeiko beka

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

matadeibekaolatz.png Matadeiko eraikinak 100 urte bete dituela eta, herri historia jaso eta liburu bat sortzeko beka bat abiatu zuen Azkoitiko Udalak otsailean. Historioa ofizial eta izen handiena baino, herritarrena bildu eta plazaratzea du helburu beka honek, eta helburu hori egokien islatzen duen proiektua aukeratzen aritu dira epaimahaiko kideak azken bi hilabeteetan. Amagoia Gurrutxaga, Jose Luis Otamendi eta Imanol Mujikak osatu dute, hain justu epaimahai hori, eta dagoeneko aukeratu dute beka jasoko duen proiektua: Olatz Arangurenek aurkeztutakoa. Proiektu horrek hiru ardatz nagusi izango ditu: batetik, Matadeiko eraikinak 100 urtean izan duen bilakaera abiapuntu hartuta, mende honetan hiltegiaren eta herritarren artean egon den harremana jasoko du, harekin harreman zuzena izan dutenen ahotik; bestetik gizaldi honetan Azkoitiak berak bizi izan dituen aldaketa sozio-ekonomikoak aztertuko ditu, eta azkenik, azken hamarkadetan Matadeixek eragile kultural eta asanblario gisa izan duen bilakaera ere jasoko du.

 

Arangurenek urtebeteko epea izango du orain ikerketa lan hori egin eta liburua argitaratzeko: "Dokumentazio idatzia aztertuko dut, alde batetik, baina azkoitiarren lekukotza eta euren istorioak biltzen ahalegin berezia egingo dut", adierazi du. Azkoitiarren testigantza oso garrantzitsua izango delakoan dago, eta horregatik, edozeinek ekarpenen bat egin nahi badu eta bererakin harremanetan jarri nahi badu Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera egiteko eskatu du.

Imanol Mujika epaimahaikidearen hitzeta, ez da batere erraza izan proiektu irabazlea aukeratzea: "Hiru proiektu aurkeztu dira, eta hirurak ziren interesgarriak. Buelta asko eman dizkiogu, baina erabakia aho batez hartu dugu: Matadeixen eta herri historiaren arteko lotura eta horren kontakizuna egokien islatzen duen lana aukeratu dugulakoan gaude". Xabier Gantzarain Kulturako zinegotziak proiektuak aurkeztu dituzten herritar horiek egindako ahalegina eskertu nahi izan die, eta herriko historiaren B aldea ezagutu eta ezagutarazteko ahalegin horretan pausoak eman beharra nabarmendu du: "Iñigo Aranbarrik esan bezala, gurean ere historiaren alde bakar bat kontatu izan zaigu, herritar anonimoena ez, eta hori ateratzea oso garrantzitsua izango da Udalarentzat".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut