Berriak Erotismoaz, inolako konplexurik gabe

Erotismoaz, inolako konplexurik gabe

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

merinohitzaldi.png Sentsualitatea, sexualitatea, pornografia, fantasiak... gai horiek inolako konplexurik gabe jorratu zituen Juan Karlos Merino idazle eta mintzakideak iragan maiatzaren 9an, Mintzalagun egitasmoaren barruan emandako hitzaldian.'Literatua eta erotismoa' zen hitzaldiaren gaia, eta horren inguruan aritu zen hitzaldira geratu zirenekin.  Merinok literatura erotikoari buruzko bibliografia zabala eskaini zuen eta entzuleengan liburu horiek irakurtzeko jakin-mina pizteko, aipatutako liburu bakoitzari buruzko laburpenak ere egin zituen. Hizlariak onartu zuen Azkoitian gai horiei buruz hitz egitea ez dela erreza, kristatu eskoletatik jasotako hezkuntzak eta gure kulturak berak ere herritar asko eta asko markatu dituelako, baina horretara animatu zituen bertaratutako mintzakide eta bestelako herritarrak. Hitzaldia bukatutakoan, gaia landu eta sakondu nahi izan zutenak afari-merienda bueltan Orbela jatetxean bildu ziren.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut