Berriak Gazteen proposamenak nola gauzatuko dituzten azalduko die Udalak gazteei eurei

Gazteen proposamenak nola gauzatuko dituzten azalduko die Udalak gazteei eurei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gaztienherrixe.png Gaztien Herrixe moiu ipurdixe partaidetza prozesuak aurrera jarraitzen du. Gazteek euren egoeraren inguruko diagnostikoa egin zuten orain hilabete batzuk eta egoera hori hobetzeko udalari proposamen batzuk egin zizkioten. Proposamen horiek aztertzen aritu dira udal teknikari eta politikoak aste hauetan, proposamen horiek euren eguneroko politiketan nola txertatu hausnartzeko, eta hausnarketa horren ondorioak aurkeztuko dizkiete gazteei osteguneko bileran, alegia, gazteek egindako eskariei nola erantzungo dieten azalduko diete. 19:00etan izango da bilera, Elkargunean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut