Berriak Herritarrentzat informazio bulegoa eta bilerak, hondakinak biltzeko sistema berria azaldu eta zalantzak argitzeko

Herritarrentzat informazio bulegoa eta bilerak, hondakinak biltzeko sistema berria azaldu eta zalantzak argitzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

garbibulego.png Hondakinak biltzeko sistema berriaren inguruko informazioa herritarrei zabaltzeko bidea hasi du jada Udalak. 'Azkoitianeta Garbi' lemapena, herritarrei ahalik eta informazio zuzenena zabaltzea da helburua, eta dituzten kezka, zalantza edo galderei erantzuna ematea. Horretarako, informazio bulegoa zabaldu du herriko plazan, (Azkoitia Lantzenenen lehengo bulegoan) eta bertan, egunero, bi pertsona egongo dira herritarrek dituzten zalantza edo galdera guztiak argitzeko. Horrekin batera, datorren astean herritarrekin bilerak egingo dira, hauek ere informazioa eman eta herritarren zalantzak argitu eta euren ekarpenak jasotzeko. Sistema berriak aldaketa bakar bat ekarriko du: birziklatu ezin diren hondakinan, orain arte edukiontzi grisean jasotzen zirenak, ateaz ate jasoko dira, eta gainerako hondakinan, lehen bezala, edukiontzi bidez bilduko dira. Urrategi Alberdi alkateak azaldu duenez, "aldaketa txiki hori eginda, ordainetan jasoko ditugun onura handiak izango dira, baita ekonomikoak ere, eta horregatik merezi du egitea". Azkoitiko bulegoan egongo diren hezitzaileek, berriz, herritarrei laguntzeko daudela nabarmendu dute: "Adaketa erraza eta sinplea da, baina normala da herritarrek zalantzak edo kezkak izatea. Horiei laguntzeko egongo gara gu eta dituzten galderak lasai egitera animatzen ditugu: bai bulegoan bertan, bai telefonoz, bai e-mailez eta baita udal webgune bidez ere".

 

Informazio bulegoa egunero egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00era, eta astearte eta ostegunetan arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:00etara. Kontsultak telefonoz egiteko, honako zenbakira deitu behar da: 688 820 755, eta e-mailez egin nahi izanez gero, helbide honetan: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .

Sistemaren inguruko informazioa, bileren egutegia eta galderak egiteko aukera udal webgune hontan bertan eskura dezakezu, Azkoitian Garbi sailean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut