Berriak Andramaixek hobetzeko proposamenak jasotzen hasi da Udala

Andramaixek hobetzeko proposamenak jasotzen hasi da Udala

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

andramaixekpartaidetza.png Uda ate joka ari da eta Andramaixetara begira, festak hobetzeko ahalegina egin nahi du Udalak. Horretarako, eta iaz ekindako bideari segituz, herritarrekin partaidetza prozesu bat martxan jarri du, baina pauso bat gehiago emanez: "Iazko parte hartze saioak nahiko berandu hasi genituen eta programaren bizkar hezurra nahiko itxita eraman genuen bileratara. Hori hobetze aldera, aurten prozesua lehenago hasi dugu, egitaraua 0tik hasita prestatzeko moduko ekarpenak jasotzeko", hala azaldu du Jesus Oteiza festetako zinegotziak. Galdetegi bat prestatu dute horretarako, eta dagoeneko bildu dira herriko hainbat eragilerekin, galdeketa hori banatu eta euren iritzia jasotzeko. Eta udal webgunean ere jarri dute galdeteka betetzeko aukera, hasierako leihoan (edo hemen klikatuta). Maiatzaren 14ra arte egin ahalko dira proposamenak. Proposamenak bidaltzera animatu ditu Oteizak herritarrak.

 

Eragileek egindako proposamenak, eta webgune bidez, korreo elektroniko bidez ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean), edo kultura edo harrera bulegora ekarriz bilduko dira, beraz, aurreneko proposamenak.

 

Maiatzaren 18an, berriz,  Baserriko produktuen azoka eta txahal eta sagardoaren dastatze egunean panel bat jarriko da herritarren ekarpenak jasotzeko.

Ondoren, ekarpen guztiak sintetizatu, zerrenda bat osatu eta maiatzaren 20an, 19:00etan elkargunean 2. bilera bat egingo da. Bilera horretara ekintzen zerrenda eta bakoitzaren balorazio ekonomikoa emango ditu Udalak, eta herritarrek aukeraketa bat egin beharko dute.

Aukeraketa hori Udaleko Gobernu Batzordera eta Kultura eta Festa Batzordera eramango da eta hori kontuan hartuta, egitarauaren zirriborroa osatuko da.

Amaitzeko, azken bilera zabal bat egingo da egitarauaren zirriborroa azaltzeko eta ekintzen antolamenduek eskatzen duten parte hartzerako herritarrek inplikatzeko.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut