Berriak Asteburuan hasiko da Udaberriko musikaldia, Empordako orkestaren emanaldiarekin

Asteburuan hasiko da Udaberriko musikaldia, Empordako orkestaren emanaldiarekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

musikaldia.png Maiatzarekin batera, badator aurten ere udaberriko musikaldia. Larunbatean hasi (maiatzak 10) eta hilabetea amaitu arte, lau emanaldi egingo dira Kanta Kutz konbentuan, guztiak ere berezitasun propioarekin. Izan ere, ahalik eta eskaintza zabalena egiten saiatu dira aurtengoan ere; emanaldi klasikoenetik hasi eta garaikideenera arte, ahalik eta publiko zabalenera iristeko helburuarekin. Hala, orkestra baten emanaldi bat, saxofoi laukotearen beste bat, kontratenore eta laud baten hirugarren bat eta abesbatzea eta Ensemble talde baten arteko fusio bat entzuteko aukera izango da, Orquesta de Camara Empordá, Sigma Proyect, Jose Hernandez Pastor, Manuel Minguillon, Kaabestri Ensembre eta Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Emanaldi guztiak Santakutz komentuan izango dira, 18:30ean, doan, eta nahi duenarentzat autobusa ere egongo da, 18:00etan, Eroski txikiaren aurrean.

 

Egitaraua:

Maiatzak 10, larunbata

Orquesta de Camara de Emporda

Zuzendaria: Carles Coll

Maiatzak 17, larunbata

Sigma Proyect, saxofoi laukotea

Maiatzak 24, larunbata

Jose Hernandez Pastor, kontratenorea

Manuel Minguillon, artxilauda

Maiatzak 31, larunbata

Kaabestri Ensemble

Landarbaso Abesbatza

Zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut