Berriak Etxegabetze arriskuan daudenei laguntza juridikoa doan eskainiko die Udalak

Etxegabetze arriskuan daudenei laguntza juridikoa doan eskainiko die Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitian etxegabetze arriskuan dauden herritarrek prozesu aurretiko laguntza juridikoa doan izango dute. Zerbitzu hori bermatzeko Gipuzkoako Diputazioak eta lurralde horretako abokatuen elkargoak akordio bat sinatu dute, eta Azkoitiko Udalak ere bat egin du akordio horrekin. Zerbitzu horren helburu nagusia honakoa da: ohiko etxebizitzaren hipoteka ordaindu ezinik etxea galtzeko arriskuan dauden herritarrei epaiketa judiziala hasi baino lehen erakunde finantzieroekin akordio batera iristeko beharrezko laguntza juridikoa eskaintzea. Zerbitzu hori behar duten herritarrek Udaleko gizarte zerbitzuetan eskatu beharko dute, eta handik bideratuko diote hitzordua abokatu batekin.

 

Atzoko plenoan onartu zen zerbitzu hori eskaintzea, eta horren ondoren, beharrezko tramiteak pasatu ostean, aste gutxi barru jarriko da martxan zerbitzua.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut