Berriak Haurreskolan matrikulatzeko epea maiatzaren 5ean zabalduko da

Haurreskolan matrikulatzeko epea maiatzaren 5ean zabalduko da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

areneroa.png Xabier Munibe haurreskolan matrikulatzeko epea datorren astea zabalduko dute; zehazki, maiatzaren 5etik 14ra bitartean eman ahal izango da izena. Tarte horretan, maiatzaren 10ean, ate irekien saio bat egingo dute haurreskolan bertan, izena eman nahi duten gurasoek bertako funtzionamendua eta instalazioak bertatik bertara ezagutzeko. Goizeko 11:00etan hasiko da ate irekien saio hori. Informazio gehiagorako: 943 080 737.

 

ATE IREKIEN helburuak bertako heziketa ildoa azaldu eta bide batez, haurreskola bera erakustea dira.

Azkenaldian, haurreskolako hezitzaileek etorkizuneko gurasoei arreta eskeintzerako garaian, hutsune bat somatzen dute. Guraso asko informazio eske bertaratzen dira, baina beraiek haurrekin lanean egoten direnez, ezin izaten dute behar eta nahi bezala informazioa luzatu.

"Hori dela eta, akats hori zuzentzeko asmoz eta Maiatzak 5etik 14ra Haurreskolan hasteko matrikulazio epea zabaltzen dela probestuz,
gurasoentzako ATE IREKIEN eguna antolatu dugu", adierazi dute haurreskolako arduradunek.

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut