Berriak Urola Erdian subirotasun energetikorako plangintza lantzeko batzordea, gaur

Urola Erdian subirotasun energetikorako plangintza lantzeko batzordea, gaur

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

dipupartaidetza.pngGipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Partaidetzazko Aurrekontuak ekimenaren barruan, Urola Erdiko herritarrek zazpi egitasmo aukeratu zituzten iaz 500.000 euro inbertitzeko. Egitasmo horiek aurten gauzatuko dira eta horren jarraipena egiteko batzordeak osatu dira. Astelehenean, hilaren 28an, 18:00etan, Burujabetza energetikorako plangintza eta ekintzak lantzeko batzordea egingo da Azpeitian, Baigeraren egoitzan.
Burujabetza energetikorako plangintza eta ekintzak lantzeko 65.000 euroko inbertsioa egitea adostu zuten, parte hartze prozesu baten bidez, Urola Erdiko biztanleek.

 


Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena iaz jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Urola Erdian egin zen esperientzia pilotua. Foru Aldundiak 2014ko aurrekontuetatik 500.000 euro jarri zituen Urola Erdiko herritarren esku, diru hori non inbertitu erabaki zezaten. Parte hartze prozesuan aritu ziren eskualde horretako biztanleek zazpi egitasmoz osatutako zerrenda lehenetsi zituzten.

 

• Burujabetza energetikorako plangintza egitea: 65.000 euro
• Oroimen historikoa lantzea: 22.000 euro
• Haur eta gazteen parte-hartze programa osatzea: 45.000 euro
• Eskualdeko historia berreskuratzeko plangintza egitea: 30.000 euro
• Baserri-bideak konpontzea: 150.000 euro
• Mendietako bidezidorrak txukuntzea: 110.000 euro
• Lasao-Zestoako trenbidearen egokitzapen lanak egitea: 78.000 euro

Partaidetzazko Aurrekontuak 2015
Aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri du Partaidetzazko Aurrekontuen ekimena, eta Urola Erdiak bigarren urtez parte hartuko du. Beste 500.000 euro izango dute eskualderako onuragarriak diren egitasmoetan inbertitzeko. Urola Erdiaz gain, Tolosaldera, Bidasoaldera eta Oarsoaldera ere hedatu du ekimena Foru Aldundiak. Guztira, 2 milioi euro jarriko ditu Aldundiak lau eskualde horietako herritarren esku.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut