Berriak Q sukarra prebenitzeko osasun arauak betetzeko eskatzen die Eusko Jaurlaritzak abeltzainei

Q sukarra prebenitzeko osasun arauak betetzeko eskatzen die Eusko Jaurlaritzak abeltzainei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udaberria azienden erditzeko garaia izaki, Q sukarra pertsonengana hedatzeko arriskua handitu egiten da, eta gaitz horri aurre hartzeko beharrezko prebentzio neurriak hartzeko eskatzen die Eusko Jaurlaritzak abeltzain eta baserritarrei. Gogora arazi nahi die behiak, ardiak eta ahuntzak hiltegian hil behar direla, eta ez dela legezkoa etxean horrelakorik hiltzea, ezta jabeak berak kontsumitzeko ere. Osasun arrazoi asko dago horretarako: izan ere, Q sukarra hartzeaz gain, hausnarkari horiek etxean iltxeak beste gaixotasun batzuk izateko arriskua ere bai baitago: esaterako, salmonelosia, listeriosia, teniasia, edo zistizerkosia. Gainera, hondakin horiek behar ez bezala ezabatzeak beste pertsona batzuk kutsatzea ere ekar dezake.

 

Q sukarra Coxiella bunetii bakterioak sortutako gaixotasuna da. Bakterio hori behietan, ardietan eta ahuntzetan egon ohi da, baina baita beste animalia batzuetan ere, eta pertsonak, gehienetan, infektatutako animalien karen-ehunekin eta bestelako azpiproduktuekin kutsatutako lekuetako hautsak airez garraiatutako bakterioen bidez kutsatzen dira.

Q sukarrarekin infektatutako animalia gehienek ez dute sintomarik agertzen inmunitatea garatzen dutelako, baina gaixotasunaren eramaileak dira eta horien gorpuzkinak erabiltzen dituzten edo bakteirarekin kutsatutako hautsan arnasten duten pertsonei gaixotasuna kutsa diezaiekete.

Azken egunetan Q sukarraren agerraldi bat gertatu da, Bilboko Tratamendu Mekaniko Biologikorako Instalazioko langile batzuei eragin diena. Instalazio hrretan Bizkaiko zaborrak prozesatu eta bereizten dira. Agerraldiaren jatorriari buruzko hipotesi sendoenaren arabera, hausnarkarien gorpuzkinak jaso eta prozesatu dira, gainerako hiri-hondakin solidoen artean nahasturik. Hau da, zabor bliketarako sarera bota dira hildako animaliak, umekiak edo etxean hildako ardi edo ahuntzen gorpuzkinak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut