Berriak Danborrada atzeratu ala ez, bihar arratsaldeko 16:00etan erabakiko dute

Danborrada atzeratu ala ez, bihar arratsaldeko 16:00etan erabakiko dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

danborrada2.png Bihar (larunbat) arratsalderako euria dago iragarrita, baina danborrada egin ala ez, bihar arratsaldeko 16:00etan erabakiko dute antolatzaileek. Ordu horretan egiten duen eguraldiaren arabera, ateratzea edo danborrada atzeratzea erabakiko dute eta erabakia megafonia bide zabalduko da. Atzeratzeaz, igande arratsaldean egingo da danborrada, 17:30ean eta ez goizean, aurreikusita zegone bezala, goizean 'bataio berritzea' dutelako haur batzuk.

 

Larunbatean edo igandean egin, honako ibilbidea izango du umeen danborradak: Santa Klaran hasiko da; zubia pasa, Trino de Uria (Pakea paretik) Bizkargi Kalera eta Konsun ondotik Julio Urkijora. Handik Balda plazara eta han geldialdia egingo dute, jotzeko. Gero, plaza Berritik Plazara. Plazan jo ondoren merienda izango dute Umore ona elkartean eta, amaitzeko, Eliz paretik Kale Nagusira eta handik frontoira joango dira.

 

LH1eko haurrek irekiko dute danborrada baserritar jantzita. atzetik 4 konpainia joango dira bakoitza bere danbor eta barrikekin. Horien atzetik sukaldari txikiak joango dira, eta azkena, karroza. Guztira 250en bat umek hartuko dute parte.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut