Berriak Gazteentzako Informazioren Europako egunarekin bat egin du Gazteria Sailak

Gazteentzako Informazioren Europako egunarekin bat egin du Gazteria Sailak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gazteinformazi.pngBihar, apirilak 17, Gazteentzako Informazioaren Europako eguna da eta Azkoitiko Gazte Buelgoak bat egingo du Gazteentzako Informazioko eta Aholkularitzako Europako Agentziak (ERYICA) sortutako ekimenarekin. Europa osoan egingo da egun hori eta Gazteentzako Informazio Zerbitzuak ezagutzera ematea du helburu. Hori horrela izanda, Azkoitiko Gazteentzako Informazio Bulegoak aukera hau aprobetxatu nahi du gazteen eskura dituen zerbitzu eta produktuak ezagutzera emateko eta Elkarguneko sarreran ikusgari jarri panel batzuetan Gazte Informazio Bulegoan eskaintzen den zerbitzuaren inguruko informazioa.

 

Horrela, www.artxamendi.com webgunean enplegua, aisia, ikastaroak, bekak, etxebizitza, deialdiak eta beste gai interesgarri batzuei buruzko informazioa aurkitu ahal izango dituzu.
Era berean, www.gipuzkoangazte.info Gipuzkoako Gazte Informazio Sarearen webgunean ere behar duzun informazio guztia aurki dezakezu.

Webguneaz gain, era zuzen batean informazioa jasotzeko hainbat baliabide ditu:
· Sare sozialetan aurkituko gaituzu, facebook, twitter, tuenti, flickr eta youtube, eguneko berriak eta eginiko ekintzak.
· Aldizkari elektronikoa ostiralero posta elektronikoz berrikuntza nabarmenenak.

Oporretako planak egiten bazabiltza, adi hurrengo deialdi eta ekimenei:
BIDAIATEKA
Oporraldiak prestatzeko informazioa: planoak, foiletoak, gidak, alojamendua...
TXARTELAK
Nazioarteko txartelak egiten ditugu: aterpetxe txartelak, ikasle txartelak eta irakasle txartelak.
ATZERRIA
Hizkuntzak ikastera, lanera edo ikastera joan nahi baduzu, bulegoan aurkitu dezakezu irteera prestatzeko jakin beharrekoak.
UDATXOKO
Udako kanpaldiak, auzolandegiak, udalekuak, brigadak,... eta baita hauetan begirale gisa lan egiteko deialdiak: www.gipuzkoagazteria.net/uda

Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoa
Aita Madinabeitia z/g. Elkargune eraikina. Tel. 943.026.027. Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut