Berriak Bailarako informazio turistiko guztia, mugikorrean edo tabletean

Bailarako informazio turistiko guztia, mugikorrean edo tabletean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

urolapp.png Sakeleko telefono eta tabletetarako aplikazio berrria aurkeztu du gaur Iraurgi Berritzenek: Urolapp. Bertan, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta bailarako landa eremuko herrietako informazio turistiko guztia biltzen da, audiogida gisa; hala, herri bakoitzeko ondarearen eta baliabide turistikoen inguruko informazioa audio kontakizun moduan edo fitxa moduan kontsultatu ahal izango da, lau hizkuntzatan: euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelera. Aplikazioa dohakoa da, eta dagoeneko deskargatu daiteke bai Apple Storen eta baita Google Playn ere, bilatzailean 'Urola turismo' jarrita. Aplikazio honekin bailarara etortzen diren turistei gunea ezagutu eta bertako baliabideez gozatzeko aukera erraztu nahi zaie.

Zehazki lau ibilbide garau dira aplikazio horretan: Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Touring Urola, azken hori eskualdeko landagunea ezagutzeko ibilaldi gidatua da, Beizama, Santa Marina, Trintxera, Errezil, Etumeta, Aizarna eta Aiznazabal ikutzen dituena, besteak beste. Ibilbide guztietan, zerbitzu eta baliabide guztiak (jatetxeak, alojamenduak, museoak...) geolokalizatuta daude.

 


 

Aplikazio haui IKT arloa Turismora egokitutako proiektu zabal baten kulminazioa da gaurkoa. Jatorria Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013. urtean emandako diru laguntza batean du, IKT Udalak laguntza deialdian.

Laguntza hori bi fasetan banatu den proiektu zabal batean inbertitu da

1. fasea: Soporte mugikorretara egokitutako webgunea
Eskualdeko informazio turistiko integrala ematea helburu.
Urtarrilak 30ean aurkeztu zen.
Oporrak edo txango bat planifikatzen ari denari edo orokorrean soporte edo gailu desberdinak erabiliz informazio orokorra bilatzen ari den horri zuzendua.

2. fasea: Telefono mugikorretara egokitutako aplikazioak
Herrietan eta eskualdean zehar ibilbide konkretuak audiogida formatuan.
Baliabide eta zerbitzu guztiak geolokalizatuta
Destinoan aurkitzen den turista, bisitari edo bertakoei zuzenduta.
Urola Erdia Eskualdean bisitariari egonaldia aberastea eta erraztea du helburu, informazio turistiko praktikoa eskura jarriz.

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut