Berriak Aranbarri, Redondo eta Piris, patata tortilla lehiaketako txapeldun

Aranbarri, Redondo eta Piris, patata tortilla lehiaketako txapeldun

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

mintzatortilla.png

Fernando Aranbarri, Susana Redondo eta Alicia Pirisek irabazi dute aurreneko Mintzalagun Tortilla lehiaketa. Ostilarean, jokatu zen txapelketa eta 6 mintzalagun talde aritu ziren lehian. Partaideek patata tortilla egiteko 45 minutu izan zituzten eta epaimahaiak aurkeztutako tortillen itxura, zaporea eta testura baloratu zituen. Euren ustez tortilla irabazleak testura gozoena izan zuen. Irabazleek PSOE tabernan hiru lagunentzako afaria eskuratu dute.

 

Tortila irabazlea ezagutu eta gero, epaimahaikideek, lehiakideek, horien zenbait lagun, senide eta herritarrek Kontzejupean egin zuten giro apartan afari-merienda lehiaketara aurkeztutako tortilekin.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut