Berriak Gardentasuna helburu, Open Data datu publikoen biltegia ireki du Udalak

Gardentasuna helburu, Open Data datu publikoen biltegia ireki du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

opendata.png Zerbitzu berri bat jarri du martxan Azkoitiko Udalak: Open Data, datu publikoen biltegia. Gune horretan Udalak modu ireki eta librean argitaratzen dituen datu publikoak eskegiko ditu, eta datu horiek ikusi ez ezik, grafikoki aurreikusi, formatu ezberdinetan jaitsi edota beren bertsio semantikora sartzeko aukerarekin. Izan ere, administrazioen gardentasuna ahalbidetzearekin batera, datuon berrerabilpena bultzatzea ere bada Open Data filosofiaren helburu, norbanako nahiz enpresek datu hauek edozein unetan eta edozein tokitatik eskuragarri jarrita. Interneten dago kontsultagai, opendataazkoitia.gobernuirekia.net helbidean.

Datu biltegia hasiera fasean dago, eta oraingoz honako sailetako informazioa dago eskuragai: Udala, ekonomia, ingurumena, lana eta enplegua eta turismoa eta aisia. Asmoa ordea, datu base hori zabaltzen joatea da, herritarren eskarien arabera. Izan ere, biltegi hori herritarren beharren arabera eta eurekin elkarlanean osatu nahi du Udalak.

Elkarmedia enpresa ari da garatzen Open Data sistema Udalarentzat.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut