Berriak Azkoitia Lantzenen kontuak ikertzeko bi instrukzioetan pertsonatzea erabaki du Udal Gobernuak

Azkoitia Lantzenen kontuak ikertzeko bi instrukzioetan pertsonatzea erabaki du Udal Gobernuak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

alantzen.png Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak 2011an Azkoitiko Udaleko 2010eko kontuak eta hauekin batera Azkoitia Lantzenen aurreko agintaldietan egindako hirigintza jarduera ikertu zituen. Ikerketa prozedura hartan, bai Azkoitiko Udalak baita Asier Aranbarrik (garai hartako Azkoitiko Alkatea eta Azkoitia Lantzeneko presidentea) alegazioak egin zituzten, azken honek interesdun moduan, bere kudeaketa eta bere erabakiak justifikatu eta defendatzeko asmoz. Informazio hori guztia kontutan hartuta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak, 2010eko Fiskalizazio Txostena atera zuen iaz (2013) eta bertan Azkoitia Lantzenen inguruan hainbat irregulartasun antzeman zituen. Hori dela eta, egindako urraketak argitzeko eta erantzuleak aurkitzeko, ofizioz, bi ikerketa zabaldu dira bi epaitegi desberdinetan:

 

Batetik, Espainiako Kontu ikuskaritzak instrukzio bat zabaldu zuen azaroan Azkoitia Lantzeneko arduradunek bere garaian egindako hainbat eragiketa ikertzeko. Zehazki, garai hartan Txalon Errekako 9.1 eta 10.1 partzeletan egindako salerosketak ari da ikertzen Espainiako kontu ikuskaritza, "irregulartasun zantzuak" ikusi dituelako.

Hori ez da, ordea, salerosketa horiek ikertzen ari den instrukzio bakarra. Fiskalak hala eskatuta, Azpeitiko epaitegia ere ari da aipatutako salerosketa horiek ikertzen, honek ere irregulartasun seinaleak ikusi dituelako. Zehazki, "fondo publikoak bidegabe erabiltzearen seinaleak, iruzurrarenak eta dokumentu faltsutzearenak" aipatzen ditu Azpeitiko autoak.

 

Egoera horren aurrean eta zantzuen larritasuna ikusita, Azkoitiko Udal gobernuak ikerketa azken muturreraino emateko beharrezko pausoak ematea erabaki du:

Hala, aipatutako bi kausatan pertsonatzea erabaki du udal gobernuak. Horretarako, hil honetan bertan egingo diren bi udalbatzatan aurkeztuko du instrukzio horietan pertsonatzeko proposamena, gainerako alderdiek onartu dezaten.

Horrekin batera, datorren apirilaren 22an, Udala Madrilera deituta dago Espainiako Kontu Ikuskaritzaren aurrera.

Hala adierazi du Urrategi Alberdi alkateak: "Guk argi daukagu: zuzentasunean eta gardentasunean oinarritutako politikan sinesten dugu, eta horiek izango dira gure lehentasun Azkoitia Lantzenen inguruko afera judizialetan ere. Guk ez dugu sinesten handikeriatan eta espekulazioan oinarritutako politiketan, eta enpresa publikoaren filosofiarekin ere ez dugu bat egiten, baina Azkoitia eta azkoitiarrek ahalik eta kalte gutxien jasateko sozietatearen egoera bideratzeko gestioak egiten jarraituko dugu, agintaldia hasi zenetik egin genuen bezala".

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut